Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Ez dut uste gizarte hobe bat lantzen saiatzen ari garenik, baizik eta multinazional handien zerbitzura dagoen gizarte bat”

Uma Urbieta 2022ko eka. 30a, 13:01

2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko hainbat herritar elkarrizketatu dugu. Hauxe da Juan Jose Urbietaren iritzia.

Nola uste duzu izango dela Zumaia hemendik 30 urtera?
Nik uste dut hogeita hamar urte ez dela denbora asko gehiegi hondatzeko; bai, ordea, azken urteetan biztanle kopurua hazten joan dela ikusita, oraingoz oso polita da herria, baina denborarekin populazio handiko herri guztiak bezala, arriskuan dago benidorma bihurtzeko.

Zure ustez 2050 urteko biztanleria kopurua, handiagoa izango da, berdin jarraituko du edo murriztu egingo da?
Nik uste dut hogeita hamar urte ez direla asko populazioa murrizten hasteko, nahiz eta ikusten dudan badagoela jendea munduko biztanleria gutxitzearekin tematuta dagoena, baina uste dut hogeita hamar urteren buruan mundu mailan hazten jarraituko dugula, nahiz eta uste dudan aurrerago ezin izango dugula hazten jarraitu, planetak muga batzuk dituelako.

Bizi iraupen tasa zenbatekoa izango dela usten duzu?
Nik uste dut gutxi gorabehera ordura arte luzatuko dela heriotza-adinean, gehiagora joan da, baina nik uste dut orain hogeita hamar urteren buruan mantendu egingo dela, baina badirudi gure osasun globalari kalte egingo diogula, eta, beraz, asko haserretuko garela.

Baina egia da medikuntza hobetzen ari dela.
Ni ez nago oso ados horrekin; izan ere, nire ustez, osasunaren ikuspegi globala gehiago arduratzen da gaixotasunaz osasunaz baino, eta ez gara higiene osasungarriaz edo ohitura osasungarriez arduratzen ari, ez badugu egiten gaixotasuna askotan kronifikatzea interes farmazeutikoen edo enpresa farmazeutikoen zerbitzura.

Herriko satokiak irekita mantenduko dira ala bertan behera geratuko dira pentsatzen duzu?
Itxura guztien arabera, merkatua multinazional handien esku egongo da, eta ahalegin handia egin behar da saltoki txikiak mantentzeko.

Abereek emandako produktu naturalak hau da, baserritakoak kontsumitzen jarraituko dugu edo artifiziala izango da jatekoa?
Itxura guztien arabera, gero eta artifizialagoa izango da dena. Denbora gutxian, mundu mailako lau bost enpresaren esku egongo da guztia.

Iturri berriztagarriak sortuko dituzten lantegi eta zona berriak sortuko direla uste duzu Zumaian?
Uste dut hori guztia gero eta gutxiagora joango dela.

Zumaiako landareak bizirik jarraituko dute edo kutsadurak eta eraikinek suntsitutako paisaiak edukiko ditugu? 
Hogeita hamar urte oso denbora gutxi da aldaketa handiak izateko.

Urak kostaldeko paisaiak jango dizkigu edo alderantziz izango da, hau da, herria handiagotu egingo da urak duen espazioa hartuz? 
Gero eta gutxiago fidatzen naiz informazio globalaz, baina badirudi poloen urtzeak ur-mailak igoko direla adierazten duela; bestalde, uste dut ahal dugun lekutik lurra lapurtzen saiatzen ari garela.

2050. urteko biztanleak berekoiak eta beraien  buruan bakarrik pentsatzen dutenak izango dira edo besteen buruan jartzen jakingo dute? 
Nik uste dut ez garela gizartea eskuzabalago eta altruistago izatera hezten ari, uste dut berekoikeria gehiagora joango dela eta, gainera, uste dut ez dagoela hori konpontzeko asmorik. Filosofia falta da, hezkuntza falta da, teknokraziatik atera eta espiritualtasunean pixka bat sartzeko.

Garai horretako gizartea etikoagoa izango da zure ikus puntutik?
Berriro ere ez dut uste gizarte hobe bat lantzen saiatzen ari garenik, baizik eta multinazional handien zerbitzura dagoen gizarte bat.