Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Bakoitzak berean bakarrik pentsatzen du eta talde kohesio hori galtzen joango da”

Elene Odriozola 2022ko eka. 30a, 12:59

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Eli Alzuriri egindakoa.

Hemendik 30 urtera zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da?
Pentsatzen dut, gaur egun dauzkagun aurrerapenekin zaharrak orain baino zaharragoak izango garela, eta gazteek geroz eta beranduago izaten dituzte umeak, orduan nik uste zaharren poopulazioa handiagoa izango dela.

Nolakoa izango da etorkizunean?
Etxeetan familia txikiak izango dira eta gazteak etxeak partekatuko dituzte. Alkilerrean egongo dira bizitzen etxea erosi beharrean, ez dutelako dirurik edukiko beraiek partikularki erosteko.

Herritarrak aberatsagoak ala pobreagoak izango dira?
Pobreak direnak pobreago tamalez, eta aberatsak direnak aberatsago. Geroz eta traba gehiago eskatuko dira lanerako, ikasketa handiak dituztenak bakarrik edukiko dute lana eta kontratuak gaur egun dauden bezala, ez dut uste diru asko irabaziko duenik gazteak.

Zertan egingo dute lan?
Beti bezala tabernak eta abar egongo dira baino pentsatzen dut hemendik 30 urtera, automatizatuta egongo direla tailer asko eta hortik jo beharko du jendeak.

Nolakoa izango da herritarren garraioa?
Orain asko pentsatzen denez ez kutsatzean eta horrelako gauzetan, nik uste banakako kotxeak geroz eta gutxiago egongo direla, asko kutsatzen dutelako. Garraio publikoa erabiliko dela uste dut, gutxi kutsatzen dutenak.

Nolakoa izango da 2050ean energia kontsumoa?
Energia ahal den garbiena izango da, esan nahi dut, haizea, eguzkia eta horrelakoak erabiliko dira, gutxiena kutsatzen duena eta etorkizunean pentsatzen mundua ahalik eta gutxien izorratzeko.

Nolakoak izango dira etxeak?
Etxeak ere automatizatuta eta bakoitzak bere teilatuan eguzk plaka duela.

Herritarren arteko giroa nolakoa izango da?
Gauzak doazen bezala, oso egoistak izango gara, bakoitzak berean bakarrik pentsatzen du eta orain daukagun talde kohesio hori pixkanaka galtzen joango da. Bakoitza bere etxeko familia mantentzera joango da baino oraingo elkartasun hori gabe.