Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Itsasoaren maila gora doa”

Beñat Sainz 2022ko eka. 30a, 12:54

Zumaia 2050ean nolakoa izango den azaldu digu Iñaki Sainzek. Bere iritzia eman digu gai batzuen inguruan: ekonomia, garraioa, biztanleria…

Zure ustez gure ekonomia iturria itsasoa izaten jarraituko al du?
Momentuz bai. Itsasontziak egiten diren bitartean bai.

Klima aldaketarik egongo al da zure ustez?
Bai. Ez baditugu aldatzen gure ohiturak, bai.

Zumaiaren azalera zabalduko dela uste al duzu?
Bai, baliteke.

Zientifikoek diote urtero itsasoak Zumaia erasotzeko aukera gehiago daudela, zer diozu honi begira?
Nik uste dut horrela jarraituz gero bai, egia da hori. Itsasoaren maila gora doa eta gerta daiteke.

Gaur egungo garraioa mantendu edo aldatu egingo dela uste duzu?
Nire ustez aldatu egingo da, zeren eta erregaia ere, aldatu egingo da.

Zumaiako biztanleria handitu ala txikutu egingo dela uste duzu?
Nik uste dut handitu egingo dela.

Gizartearen zer aurrerapen gustatuko litzaizuke egotea? 
Ez dakit.

Zumaiako arkitekturan aldaketarik egongo dela uste al duzu?
Bai, gero eta jasangarriagoak izan beharko dira etxebizitzak.