Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Orain dela urte batzuk urtaroen aldaketa gehiago somatzen zen”

Anuk Romanelli 2022ko eka. 30a, 12:50

2050ean Zumaia nolakoa izan den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen daukazue Aitziber Igoari egindakoa.

2050 Ibaian bainatu ahal izango gara?
Agian depuradora jarriz gero orain baino garbiago egongo da, baina jendea nahiz eta kutsatuta egon jarraituko da banatzen.

Koronabirusak jarraituko al du?
Bai, baina pandemia izan ordez endemikoa izango da.

Urak Zumaia estaliko al du edo ondoriak izango al dira?
Estali ez dut uste hemendik 30 urtera. Baino ondoriak egongo dira.

Klima aldatuko al da? Uste baduzu aldatuko dela, zergatik pentsatzen duzu izango dela?
Bai, klima aldatuko da kutsatzen ari garelako asko natura, ez dugulako zaintzen natura, ozonoko kapako zuloa gero eta handiago delako, poloetako izotzak desegiten ari direlako… Gainera orain dela urte batzuk urtaroen aldaketa gehiago somatzen zen, baina denborarekin denak antzekotasun handiagoa hartzen hari dira.

Zumaia eta Getariako bide gorria egingo dutela uste duzu?
Zaila ikusten dut, ez badute ixten edo tunelak egiten, itsasoak karretera hori asko suntsitzen duelako.

Eta Arroara?
Bai.

Eta Oikiara?
Nik dakidanez proiektua martxan jartzeko prest dago.

Oikiak independentzia lortuko al du?
Nahi, nahi dugu, baino ez dakit lortuko dugun.

Dendetako prezioak asko igoko al dira?
Bai, dendetan prezioa ajustatzea zaila da zeren eta jendeak gero eta gehiago erosten du internetez, pandemiaren ondorio bat hori da.

Eta denda txikiek jarraituko ahal dute? 
Zumaian beti egon dira denda txikiak irekita eta gero ixten ziren baino gero jendeak gogoarekin hartzen zuen eta aurrera eramaten zituzten eta nik uste dut hola jarraituko duela.

Nahikoa petrolio egongo ahal da denentzat?
Horrela jarraituz gero ez, gastatzen ari garelako eta naturari ez diolako ematen berriz sortzeko.

Gerrarik egongo al da? Eta beste pandemiarik egongo al da?
Pandemiak errez, kutsatzen ari garelako klima aldatzen ari delako… Gerrak ere noski, politikoak bide berdina jarraitzen badute eta munduko pertsonak ez bagara elkartzen eta indarra ez badugu egiten noski, ekonomiatik edo beste edozergatik.

Euskara hitz egiten jarraituko al da Zumaian gaur egungo moduan?
Bai, gero eta garbiago dugu Euskal Herriko pertsonak eta etorkinak euskaraz mintzatu behar direla.