Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Nire ustez zumaiarrak hobeto biziko dira 2050ean”

Aitor Gorospe 2022ko eka. 30a, 12:47

Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Olaia Gorosperi.

2050ean, Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Nire ustez, 12.200 biztanle izango ditu.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko al dira zumaiarrak?
Nire ustez hobeto biziko dira.

Itsasoaren mailaren igoerari aurre egiteko, zer neurri hobetsiko zenuke?
Harresiak jarriko nituzke.

2050ean, Zumaian jasango al ditugu klima aldaketaren ondorioak?
Bai.

Zumaiarrak diruz aberatsago edo pobreago izango dira?
Aberatsago.

Zumaia herrialde handiagoa izango du ala ez?
Nire ustez bai.

Zure iritziz, Zumaian biziko al zinateke 2050ean?
Bai.