Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Itzurungo hondartza desagertzeko arriskua dago"

ZuriƱe Gorriti 2022ko eka. 30a, 12:14

Izaga Osak bere iritziz 2050ean Zumaia nola ikusten duen esan digu. Biztanleria, ekonomia, jasangarritasuna, klima aldaketa eta jendarteari buruzko hainbat baldera erantzun dizkigu.

2050ean orain baino haur gehiago jaioko direla uste duzu Zumaian?
Ez, baino kanpotar gehiago etorriko dira eta orduan biztanleria igo egingo da.

Zumaiako biztanleria handitu edo txikitu egingo dela uste duzu?
Handitu, kanpotarrengatik.

2050ean Zumaian arropa dendarik geratuko dela uste duzu?
Bai, gutxi batzuk geratuko dira, ireki eta itxi egongo dira.

2050ean Zumaiako industria handituko dela uste duzu?
Ez, ez da handituko.

Zumaiako gasolindegiak itxi egingo direla uste duzu? (kotxe elektrikoengatik)
Bai, itxi egingo dira.

Zumaian eguzki plakak erabiliko direla uste duzu energia lortzeko?
Bai, argia oso garesti dago eta merketzeko.

Itsasoaren maila igo eta ondorioz Itzurun hondartza desagertu egingo dela uste duzu?
Ez, baino arriskua edukiko du desagertzeko.

Klima aldaketagatik euri gutxiago egin eta ur falta gertatuko dela uste duzu?
Momentu batzuetan ur gutxiago egongo da, baina ur faltarik ez.

Zumaiako jendearen ohiturak aldatuko direla uste duzu?
Ez, berdin jarraituko dute.

Zumaiarren artean euskararen erabilera gutxituko dela uste duzu?
Ez, euskara maila mantenduko dugu.