Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Ez nituzke matxismoa eta arrazakeria 2050ean ikusi nahi”

Peru Agirre 2022ko eka. 30a, 12:12

Naiara Landari elkarrizketa hau egin diogu bere ustez nolakoa izango den Zumaia 2050ean jakiteko.

Orain baino biztanle gehiago edo gutxiago izango ditu Zumaiak 2050ean?
Nik uste antzeko, jaiotze tasa jaitsi egingo delako baina etorkinak etortzen jarraituko dute eta berdin mantenduko da biztanleria.

Zure ustez zertan inbertituko da Zumaian 2050ean?
Batez ere turismoan, industria jaitsi egingo da eta turismoak indarra hartuko du.

Zein aldaketa egon daitezke 2050ean kutsadura murrizteko?
Ez dakit 2050ean zein aldaketa egongo diren baina dakidana da bakoitzak bere partetik jarri beharra daukala eta enpresek eta erakunde handiek ere bai.

Zure ustez klima aldaketaren ondorio larriena zein da?
Lurra berotzen ari da eta euriteak eta lehorteak gero eta bortitzagoak dira.

Nola ikusten dituzu matxismoa eta arrazakeria 2050ean?
Nahiko nuke ez ikustea, ez matxismoa ezta arrazakeria ere.

Nolako itxura izango du Zumaiak 2050ean?
Nik uste 30 urtean ez dela asko aldatuko Zumaiaren itxura orokorra.

Orain bezala animalia asko egongo al dira 2050ean?
Orain bezala jarraituko dute animaliek.