Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Gaur egun euskara gero eta jende gehiagok hitzegiten du"

Libe Amilibia Dominguez 2022ko eka. 30a, 12:07

Izaskun Dominguezi galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 30 urte barru.

Jende asko joango al da Zumaiatik atzerrira?
Ez, jendea orain arte atzerritik hona etorri den bezala nik uste dut urte hauetan ere jende asko etorriko dela atzerritik hona. Zumaia leku polit bat da bizitzeko, asko aldatu da eta ez dut uste jendeak alde egingo duela hemendik.

Zumaian gaur egun baino biztanle gutxiago egongo al dira?
Ez, ez dut uste. Gaur egungo natalidadea gero eta gorago doa. Lehen jendeak ume bat edo bi edukitzen zituen bezala gaur egun hiru umeko familiak daude. Atzerritik etortzen den jendearekin ere biztanle gehiago egongo direla uste dut.

Soldatak handiagotu edo txikiagotu egingo dira?
Gaur egun ikusita nola dagoen hannditu ez dut uste egingo direnik eta txikitu ere ez. Normalean mantendu egiten dira, ez dituzte inoiz txikiagotzen soldatak.

Zenbat jendek egingo du lan etxetik?
Etxetik, ba eztakit. Enpresa asko daude presentzialki joan behar zarela lanera. Beste enpresa asko, administraritza sailan lan egiten ari direnak ahal dute etxetik lan egin, baina ez dakit etxetik egingo duten.

Energia printzipalen prezioa nola aldatuko da?
Nik uste dut gorakada ikaragarria eduki duela eta uste dut gorago ezin duela joan. Mantendu egingo da edo espero dut jaistea.

Jendea geratuko ahal da argindarrik gabe?
Ez dut uste jendea argindarrik gabe lagako dutenik gehienbat ordaintzeko arazoak dituztenak. Gaur egungo egoera dagoen bezala eta argindarra hain garesti egonda niri pasada bat iruditzen zait

Zumaiako zein eremu ureztatuko dira?
Santiagoko padura gero eta okerrago ikusten dut eta ureztatu behar diren zona guztiak ureztatuko dira. Belarrak, landareak dauden lekuak, mendiak…

Zer egin dezakegu herriaren garbitasuna zaintzeko?
Hori norberaren esku dago, adibide bat jarriko dizut: Lehengoan nire portalaren aurrean eskolako jolas garaian bi neska zeuden portalaren aurrean laranja bat jaten, eguerdian jaitsi nintzenean laranja azalak-eta lurretik zeuden. Norberaren ardura da herria garbi mantentzea.

Euskararen erabilera asko gutxituko ahal da?
Ez, nik uste dut gaur egun euskara gero eta jende gehiagok hitz egiten duela eta jende gehiago dagoela prest euskaltegitara joateko euskara ikastera. Nik nahiko nuke euskara gehiago hitz egitea.

Gaur egungo gazteek egingo ahal dute esfortzu bat herria aurrera ateratzeko?
Hor dudak dauzkat. Nik uste dut gazteen egoera asko aldatu dela gu gazteak ginenetik. Batzuk egongo dira baina ez dakit, hor dudak ditut. Herria aurrera ateratzeko gauzak egin beharko lituzkete baina ez dakit.

Uste duzu Zumaiak etorkizun ona edukiko duela?
Etorkizun ona edukiko du. Zumaia herri ona da, liskar handiak eta ez dira egon eta uste dut ondo aterako dela aurrera.