Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Espero det hobeto bizitzea 2050ean”

Joel Martin 2022ko eka. 30a, 11:59

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen irakur dezakezue Maite Urbietari egindakoa.

Esplikatu iezaguzu nolakoa zen Zumaia zu txikia zinenean.
Hemen pixkat nik aldaketa dexente ikusten dudana, alde batetik da, espigoia. Ikusten dudana da luzatu egin dela; lehen espigoia askoz txikiagoa zen, eta horrek baita eragin du pixkat hondartzan ere aldaketak egotea; adibidez, ni txikia nintzenean, etortzen nintzen hondartza honetara, santiagoko hondartzara, eta ez dauka zer ikusia lehen zen hondartza eta orain den hondartza. Hondar askoz gehiago dago, eta hondartza luzatu da, edo handitu da pila bat. Horrek ze eragin izan du? Atzean dagoen belardi guzti hori, nolabait sortzea-edo ekarri du … Eta olatuak txikitu egin dira, zeren eta, espigoia luzatu denez, lehen olatu askoz gehiago zeuden. Eta gero; Paola ere bai, asko aldatu da . Kirol portua ere bai, lehen ez zegoen kirol portua. Eta pixkat Amaiako plaza, etxeak gehitu egin dira. 

2050. urtean gaur egun baino jende gehiago, gutxiago edo berdin izango gara Zumaian?
Iruditzen zait ez dela gehiegi aldatuko baina egingo duela pixka bat gora, ez dut uste atzera egingo duenik. Kostaldeko herri bat da eta normalean horrek lagundu egiten dio, turismoa eta abar dela eta, etortzen da jendea.

Zertan egingo dute lan zumaiarrek zure ustez; orain arte bezala gehienak industrian, turismoarekin lotuta edo herritik kanpo?
Industrian pentsatzen dut. Pentsatzen dut horrek pixka bat gora egingo duela, eta bestalde turismoak ere azken urteetan ematen dio. Herrian lanpostuak ere badaude horren inguruan. Industriatik eta baita turismotik ere.

2050ean, zumaiarrak herri bezala zer izango gara diruz, aberatsago edo pobreago? edo gaur egun bezala?
Niri iruditzen zait, azken urteetan joan garela pixkatxo bat galtzen. Beharbada, bagara orain dela bost urte baino pobreago; bizitza maila askoz gehiago igo da soldata baino. Pixka bat pobreago bai.

Zumaian jasoko al ditugu klima aldaketaren ondorioak? 
Bai, nik usten dut, hemendik 30 urteta, bai edo bai egon behar du, eta nik usten dut ari garela pixka bat ikusten, eta hemendik 30 urteta egongo da. Zer proportziotan? Hori ez dakit. Ondorio oso larriak? Espero ezetz. Baina bai, iruditzen zait ur eskasia pixka bat egongo dela, eta itsaso maila zeozer igotzea, eta hor ere ondorio batzuk egon daitezke.

Ondorio posible hauetatik, zein iruditzen zaizu kezkagarriena? Itsasoaren maila igotzea eta itzurun desagertzea, euri gutxi egitea eta ur falta egotea edo uholdeak areagotzea euri jasa bortitzak areagotu direlako.
Iruditzen zait hirurak izango zitezkeela kaltegarriak baina iruditzen zait garrantzitzuena eta garrantzi gehien ematekotan, ur falta izango zela. Zeren eta, azkenean bizitzeko ura garrantsitzua da. Eta ur falta egongo balitz, hor borroka handia izango zela urarekiko.

2050ean, nolakoa izango da herriko energia kontsumoa?
Niri iruditzen zait joan beharko genukeela energia berriztagarritatik, baina nabarmen gainera. Zeren eta ikusita pixka bat nola goazen, orain ere gasolina eta elektrizitatea nola dagoen, iruditzen zait etorkizuna izan behar duela berriztagarrietatik. Hau da, dependentzia hori ez dugula eduki behar.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Kaleak oinezkoak bihurtuko dituzte. Eta gero, garraio publikoa, hemen Zumaian distantziak nahiko txikiak daude, agian ez dakit nondik, bai, baina ikusten dut herria bihurtuko dela asko oinezkoentzat eta kotxeak alde batera bezala utziko direla.

2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Niri iruditzen zait desberditasunak nabarmenduko direla eta iruditzen zait pena bat dela baina alde horretatik joango gara.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?
Espero det hobeto bizitzea 2050.urtean, zeren eta bestela ikuspegi latza izango dugu. Igual aspektu batzutan bai okerrago biziko direla, baina, espero orokorrean hobeto biziko garela. Orduan, hobeto jarriko dugu.