Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Pentsatzen dut gero eta gehiago etorriko dela pobrezia”

Jaione Aristondo Oyono 2022ko eka. 30a, 11:57

2050.urtean Zumaiko edo inguruko bintazleen iritziz Zumaia nolakoa izango den jakin nahi dugu, horretarako; Arroa Beheko Jose Ramon Aristondori galdera batzuk egin dizkiogu Zumaiko ekonomia biztanleria, ekonomia, jasangarritasuna, klima aldaketa eta jendeartearen inguruko galderak egin dizkiogu.

Atzerritar asko etorriko al dira? Zergatik?
Orain baino gutxiago etorriko direla pentsatzen dut. Mundu hau geroz eta okerrago doa eta diru falta dezente etorriko da. Jendeak ezingo du orain bezala batetik bestera ibili.

Zumaiako gazteak herrian geratuko direla uste duzu?
Baietz pentsatzen dut.

Pobrezia etorriko dela uste duzu?
Orain gauzak ikusten ditudan bezala baietz pentsatzen dut, geroz eta gehiago etorriko dela pobrezia.

Ondorengo urteetan turismoak gora egingo duela uste al duzu? Zergatik?
Ezetz pentsatzen dut. Lehen esan dudan bezala diru geroz eta gutxiago edukiko du jendeak eta ez du aukerarik izango mugitzeko orain bezala.

Herrian kotxez ibiltzeko aukera izango dugu? Zergatik?
Ez. Orain ikusten dudan bezala leku askotan galerazten ari dira.

Nola mugituko direla uste duzu Zumaian herrian bertan? Zergatik?
Jendeak oinez ibili beharko du. Herri bertan kotxez ibiltzea galeraziko dutelako.

Zumaiako herritarrek alde egin beharko dute klima aldaketaren ondorioz? Zergatik?
Seguruenez bai. Orain klima aldaketa dela eta itsasoaren maila geroz eta gorago dator eta gora egingo duelako uraren mailak.

Klima aldaketa dela eta zer arazo izan ditzake Zumaiak?
Urak gora egingo duela beste metro erdi bat gutxi gora behera eta metro erdi bat igotzen bada leku asko hartuko ditu itsasoak.

Zure ustez herriko hizkuntza, ohiturak eta nortasuna mantenduko dira?
Bai.

Zure ustez robotek egingo al dituzte gaur egun herritarrek egiten dituzten gauza batzuk? Zergatik?
Bai. Geroz eta teknologia handiagoko robotak ari dira ateratzen eta lanpostu gehiago kentzen ari dira.