Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Uste duguna baino aldaketa gehiago ikusi beharko ditugu”

Eliane Ruiz 2022ko eka. 30a, 11:47

Jakin nahi dugu 2050.urtean Zumaia nolakoa izango den eta horregatik  Imanol Ruizi galdera batzuk egin dizkiogu. Imanol Arroakoa da izatez baina Zumaia ongi ezagutzen du, bere egunerokotasunaren zati bat bertan egiten ohi du eta.

Kanpotar gehiago egongo al dira bertakoak baino?
Orain daudenak baino gehiago seguru.

Zumaiako gazteak herrian geratuko direla uste al duzu?
Etxebizitza politika aldatzen ez bada agian aldameneko herrietara joan beharko dira.

Ondorengo urteetan turismoak gora egingo duela uste duzu?
Dagoenekoz egin du, askoz gehiago ere ez pentsa izango denik.

Pobrezia etorriko dela uste duzu?
Arrisku galanta, pobrezia pobrezia ez dakit baina hain moderno eta hain ondo bizi ote garen ere dudan ipiniko nuke.

Nola mugituko dela uste duzu Zumaiako jendea herrian bertan?
Nik uste dut egokiena 50 urte atzera eginda bezala, oinez. Zumaia, Zumaiatik irten ez denarentzat agian handia irudituko zaio baina hiri haundi bateko “dos manzanas” da herri guztia.

Klima aldaketa dela eta Zumaiako leku batzuk kaltetuta ikusten al dituzu? Hala bada ze leku?
Kaltetuko direla seguru, kostaldea agian uste duguna baino gehiago aldatuko da.

Klima aldaketa dela eta zer arazo izan ditzazke Zumaiak?
Marea bizietan berriz ere orain dela urte asko atzera bezala, agian, kaleak ureztatu egingo dira.

Zumaiako herritarrek alde egin beharko dute klima aldaketaren ondorioz?
Ez dut uste horretara iritsiko denik baina uste duguna baina aldaketa gehiago ikusi beharko ditugula bai.

Zure ustez robotek egingo al dituzte gaur egun herritarren egiten dituzten gauza batzuk?
Ez dut uste Zumaian 2050. urtean robotak izango direnik barrendero.

Zure ustez herriko ohiturak eta hizkuntza mantenduko dira?
Ahal den heinean bai, baina jendea argi ez bada ibiltzen galtzeko joera hartuko du.

Bizimodu okerrago batean biziko al gara? Okerrera egingo al du? 
Orain egiten ditugun ohitura asko aldatzen ez baditugu bai, lehen esaten nizuna, ordenadorea zer da ona edo txarra? Mugikorra zer da ona edo txarra? Niri ez zait normala iruditzen 10 urteko mutil koskor batek 5 edo 6 ordu mugikor bat behar izatea egunean, niretzako “erokeria” da.