Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Pentsatzen dut gero eta jende gehiago mugituko dela munduan zehar, Zumaiara ere atzerritar gehiago etorriko direla eta denborarekin nahasketa kultural handiagoa egongo dela”

Danel Gutierrez Ledo 2022ko eka. 30a, 11:44

Mikel Odriozolari galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

2050ean, Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Pentsatzen dut Zumaiak biztanle pixka bat gehiago izango dituela. 

Jatorriari dagokionez, nolakoa izango da Zumaia?
Jatorriari dagokionez, pentsatzen dut gero eta jende gehiago mugituko dela munduan zehar eta Zumaiara ere atzerritar gehiago etorriko direla eta denborarekin nahasketa kultural handiagoa egongo dela.

2050ean, zumaiarrak diruz aberatsago edo pobreago izango dira?
Ekonomikoki ez dut uste aldaketa hadirik izango denik, pentsatzen dut berdin jarraituko dugula.

Zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Lanetik nik esango nuke berdin jarraituko dugula, tendentzia ematen du kanpotik produkzioa kanpora eramatea, baina krisi hauekin ikasten ari garena da ze garrantzitsua den bertan ekoiztea, orduan pentsatzen det konturatuko garela bertan gauzak produzitzea oso garrantsitzua dela eta ideia hori jarraituta produkzioa mantendu egingo dela herrian.

2050ean, Zumaian jasoko al ditugu klima aldaketaren ondorioak?
Bai, pentsatzen dut ondorioak izango ditugula, dagoeneko ikusten ari gara ondorio batzuk eta neurri zehatzak hartu behar ditugu, hauek larriak ez izateko eta espero dut hala izatea, neurriak hartzea eta ondorio larriak ez izatea. 

Ondorio posibleetatik, zein iruditzen zaizu kezkagarriena?
Euskal Herriak beti eduki du fama euri asko egiten duela, baina ikusten ari gara azkenengo urteetan hori aldatzen ari dela eta tendetzia horrek jarraitzen baldin badu kezkatzen nau lehorte handiak edukitzea eta orain ditugun industriak, adibidez abereak eta horrela mantentzeko zailtasunak izatea eta baita baratzetan ere arazoak edukitzea. Hori iruditzen zait arazo kezkagarriak.

2050ean, nolakoa izango da herriko energia kontsumoa?
Kontsumo aldetik pentsatzen dut kontsumoa handitzen joango dela, adibidez kotxeak  orain gasoila edo gasolinazkoak dira eta pentsatzen dut 2050ean denak elektrikoak izango direla eta horrek kontsumo elektrikoa handitzea eskatuko digu, baina espero dut energi berriztagarri gehiago egotea eta gutxienez erdia edo erdia baino gehigo energi iturri garbietatik etortzea.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Mugikortasun adetik orain bezala mugituko gara ez da aldaketa handirik izango, Zumaia herri txikia da oinez ondo konpotzen gara, baina batzuetan kargak eramateko edo horrela kotxea erabiltzen dugu eta nola pentsatzen dudan 2050an kotxeak gaur egun baino gutxiago kutsatuko dugu arazorik gabe mugitzeko arautegia egongo dela.

2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Gizartearen aldetik nik uste dut antzeko jarraituko dugula eta bai globalizazioaren ondorioz nire ustez euskararen erabilera agian arriskuan egon daitekela.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?
2050an pentatzen dut orokorrean berdin biziko garela. Gauza batzuetan pentsatzen dut aurrera egingo dugula, baino adibidez klima aldaketaren ondorioz beste zailtasun mota batzuk agian izango ditugula. Orduan, gauza batzuek onera egingo dute, beste batzuek okerrera eta orokorrean esango nuke berdin jarraituko dela pentsatzen dut.