Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Beste energia batzuk bilatu beharko dira aurre egiteko dagoen arazoari"

Arene Basurko Etxabe 2022ko ira. 1a, 11:41

Ane Etxaberi galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

Jende asko joango ahal da Zumaiatik atzerrira?
Nik uste dut gazte asko joango direla atzerrira, hemen ez dagoelako aukera asko lanerako eta ezta ere zure lana aurrera eramateko.

Zumaian gaur egun baino biztanle gutxiago egongo al dira?
Nik uste dut antzekoa izango dela, ez dela desberdintasun handia izango.

Soldatak handiagotu edo txikiagotu egingo al dira? 
Tamalez, uste dut txikiagotu egingo direla eta honela bizitza aurrera eramatea gehiago kostatuko zaigu.

Zenbat jendek egingo du lan etxetik?
Jende askok.


Energia printzipalen prezioa nola aldatuko da? Hau da txikiagotu edo handiagotu?
Espero dut txikiagotzea, sistema honekin ezin dugu jarraitu.

Jendea geratuko ahal da argindarrik gabe?
Ez dut uste, agian beste energia butzuk bilatu beharko dira aurre egiteko dagoen arazoari.

Zumaiako zein eremu urestatuko dira?
Nik uste errio parean dauden eremu gutziak, Santiagoko hondartzatik hasita moila eta arranpla zona guzti hori.

Euskararen erabilgarritasuna asko gutxituko ahal da?
Ez nik uste jarraituko duela, orain arte bezala.

Gaur egungo gazteek egingo ahal dute esfortzu bat herria aurrera eramateko?
Espero dut horrela izatea.

Uste duzu Zumaia herriak etorkizun ona duela?
Nik uste dut baietz, jende jatorra ikusten dut eta aurrera aterako duzue.