Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Azkenengo urteetan euskara gutxiago erabiltzen da tamalez”

Andre Amilibia 2022ko eka. 30a, 11:35

2050ean Zumaia nolakoa izango den galdetu diogu Nekane Odriozolari.

Jende asko joango ahal da Zumaitik atzerrira? 
Ba nik uste dut orain arteko joera mantenduko dela; egia da Zumaiak baduela industriagune bat eta inguruak ere baduela ekonomia maila mantentzeko gune bat. Orduan, ez dut uste joango denik jende asko, joango da jendea beti bezala, baina asko ez dut uste.

Zumaian gaur egun baino biztanle gutxiago egongo al dira?  
Ez, arrazoi berdinengaitik ez baldin bada jende asko joaten esango nuke mantentze joera edukiko duela, nahiz eta azkenengo urteetan jaiotze tasa jaitsi baina mantentzeko joera egongo dela esango nuke urte batzuk barru.

Soldatak handiagotu edo txikiagotu egingo ahal dira? 
Oso gutxi igoko dira nahiz eta beste guztiaren kostua askoz gehiago garestitu, baina ez doaz proportzioan garestitze hori, energiatik hasi eta janarietara baina iruditzen zait soldatak ez direla igoko.

Zenbat jendek egingo du lan etxetik? 
Nik ez dut uste askoz gehiago areagotuko denik etxetik egiteko lana, azkenean presentzialak beste indar bat duela esango nuke nik nere experientziatik behintzat, nahiz eta pandemiak horretara eraman.

Energia printzipalen prezioa nola aldatuko da? 
Ba ez dakit, gobernuak uste dut hor lan handi bat egin beharko lukeela eta, aldi berean, horretaz ere aprobetxatzen da orduan ez dakit energia berriztagarri horiek indartu beharko liratekeen, eta guk geuk ere erabilpen gutxiago bat eduki. Baina ez dut oso argi nola den formula.

Jendea geratuko al da argindarrik gabe? 
Ba gaur egun gelditzen da, eta garestitze honekin are gehiago. Uste dut gobernuak badaukala hori gerta ez dadin laguntzak baina ez ditu betetzen, ez dut uste guztiak betetzen dituztenik. Baina nik uste asko gelditzen dela gaur egun argi indarrik gabe eta geldituko dela.

Zumaiako zein eremu ureztatuko dira? 
Klima aldaketa dela-eta nik esango nuke zentimetro batzuk bai igoko dela gure giza bizitzarengaitik eta ohiturengatik. Nik uste igoko dela itsaso ondoko zatia, arranpla aldetik hasi eta paol alde tartean.

Zer egin dezakegu herriaren garbitasuna zaintzeko? 
Nik uste dut asko edukazioa dela, gazteek eta haurrek ikasten dute guk zer erakusten dugun etxetik hasita eta eskolak ere lagunduta, argi dudana da sortzen dugula papel pilo bat plastiko pilo bat eta kontzientzia gehiago piztu beharko genukeela.

Euskararen erabilera asko gutxituko ahal da? 
Azkeneko urteetan gutxitzea izan da, penaz baina nik ez nuke nahi, ez dut ikusi nahi hori agian baina hori indartu beharko genuke eta joera asko aldatu beharko genuke euskal zaletasun hori lortzeko, egin ahalko litzake, baina zaila dago.

Gaur egungo gazteek egingo ahal dute esfortzu bat herria aurrera eramateko?  
Lehen esan dudan bezala gazteek egin beharko lukete, baino erreferente gu izan beharko ginateke, eta horrekin guk erakutsi herriaren alde gauzak egiten eta horrela denok lortuko genuke  gizarte indibidual bat ez izatea eta taldeka lanak eta herriaren aldeko bultzadak emateko.

Uste duzu Zumaiak etorkizun ona duela? 
Bai, nik uste dut azkenengo urtetan eduki duela bultzakada bat Zumaia herriak, nahiz eta alde txarrak ere egon, batez ere etxebizitzen alokairuen egoera horiekin bizitza maila igo egin da, azkenean gorakada hori eduki duenez ba ondorioak ditu baina bizitza maila ona dauka Zumaiak.