Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Gero eta gehiago ari da itsaso maila igotzen eta posible da hondartza desagertzea edo harrizko hondartza bat bihurtzea”

Aiora Arrizabalaga 2022ko eka. 30a, 11:32

2050.urtean zumaia nolakoa izango den jakin nahi dugu eta horretarako Maite Centenori galdera batzuk egin dizkiogu. Bera ez da Zumaiakoa baino egunero joaten da eguneroko gauzak egitea eta oso ondo ezagutzen du.

Zumaiako biztanleria handitu ala txikitu egingo dela uste duzu
Nik uste dut Zumaiako biztanleria hemendik 30 urtera berdin jarraituko duela edo zerbait handituko dela, zeren eta jende nagusia gero eta gehiago dago eta etxe gehiago egin daitezke eta jendea ere kanpotik etorriko da.

2050ean orain baino haur gehiago jaioko direla uste duzu?
Ez, ez dut uste haur gehiago jaioko direnik baizik eta gutxiago baina jende edadetu gehiago egongo da. 

2050ean Zumaian geldituko al da arropa dendarik?
Agian bat edo beste gelditu daiteke baino nahiko larri.

Zumaiako industria handitu egingo dela uste duzu?
Nik uste dut berdin mantenduko dela ez dela gehiago handituko.

Zumaiako gasolindegiak itxi egingo direla uste duzu kotxe elektrikoengaitik?
Nik uste dut ez direla itxiko, kotxe elektrikoei-eta adaptatuko dira baina oraindik gasolina erabiltzen jarraituko dela uste dut.

Zumaian eguzki plakak erabiliko direla uste duzu?
Bai nik uste dut geroz eta gehiago erabiliko direla eguzki plakak.

Itsasoaren maila igo eta beraz Itzurun hondartza desagertu egingo dela uste duzu?
Posible da zeren gero eta gehiago ari da itsaso maila igotzen eta posible da desagertzea edo harrizko ondartza bat bihurtzea, algorri bezala.

Klima aldaketagatik euri gutxiago egin eta ur falta egongo dela uste duzu?
Nik uste dut egongo direla garai batzuk ur falta handia egongo dela eta beste garai batzuk euri asko egingo duela eta orduan errekek eta ibaiek gainezka egingo dutela.

Zumaiako jendearen ohiturak aldatu egingo direla uste duzu?
Bertako jendearen ohiturak ez dut uste asko aldatuko direnik posible da kanpotik jende gehiago etortzea eta horrek ohitura aldaketa bat bultzatzea. 

Zumaiarren artean euskararen erabilera gutxitu egingo dela uste duzu?
Ez dut uste, nik uste dut berdin mantenduko dela jende euskaldun asko dago Zumaian eta horregaitik uste dut mantenduko dela.