Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Nire ustea eta ametsa da kotxe gabeko mundu batean bizitzea”

Xeber Irure 2022ko eka. 30a, 11:20

Lan honetan Zumaia 2050ean nola egongo den buruzko galderak egin dizkiogu Amaia Zubimendiri. 

Zumaian atzerritarrak etortzeak zer eragin edukiko du? Atzerritar horiek Zumaiar bihurtzea lortuko al dugu? 
Gaur egun munduan dagoen dibertsitatea ekarriko du. Orain arte etorritakoak zumaiartuta daudela esango nuke. Datozenekin berdin gertatzeko gizartearekin kohesioa emango dioten politikak garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Imigranteentzako laguntzekin aritu gara orain arte eta kontzeptua aldatu behar dela iruditzen zait, gizarteak kohesionatzeko laguntzetara jo behar dugula iruditzen zait. 

Gazte guztientzako egongo al da lana edo kanpora joan beharko dugu lanera?
Lanpostuen prekaritatearen arazoa ez dut lotzen atzerritarren etorrerarekin, arazoa lan politikoetan dagoela iruditzen zait. 

Zenbat pertsona bizi izango dira turismotik?
Ikusten ari gara turismoa gora egiten ari dela, etekina aterako diogun duda egiten dut. Instituzioek ardura handia edukiko dutela iruditzen zait azkenengo 5-10 urteetan, ea nolako turismoa ekartzen dugun herrira eta sortzen diren enpresak nolakoak diren eta zeinen eskuetan dauden erabakitzerako garaian. 

Ekonomikoki jasangarria izango al da 1-2 kotxe edukitzea etxe bakoitzean? 
Nire ustea eta ametsa da kotxe gabeko mundu batean bizitzea, transporte publiko indartsu bat nahiko nuke. 

Zerbitzu publiko gehiago egongo al dira( autobusa, komuna)? 
Niretzat zumaiarrok zerbitzu publikoak oso garrantzitsutzat jotzen ditugula, horrenbestez eskatuko diren gauzak direla iruditzen zait. 

Zumaian egongo al da gaueko garraio publikorik? 
Bai, garraioaren handitzearekin gaua ere haundituko dela iruditzen zait. 

Etxebizitza berriak sortu beharko dira edo etxebizitza  zaharrak berritu beharko ditugu? 
Etxebizitzen inguruan dauden eraikinak zaindu eta mantentzea oso garrantzitsua iruditzen zait, eginda dauden etxeak hutsik ez edukitzeko, berriak egitea ere garrantzitsua iruditzen zait kostako herrietara bizitzera etortzeko joera handia baita.

Klima-aldaketarengandik zenbat pertsona jooango direla Zumaitik uste duzu? 
Niri klima-aldaketak edukiko duen eraginaren gaia oso ezezaguna egiten zait. 

Nolakoa izango da jendearen osasuna?
Osasuna zaintzeko aukera asko ematen dituen herri bat da Zumaia, mendiak, itsasoak, kutsadura gutxi, oinez edo bizikletaz mugitzeko herria da. Estres gutxi du eta horregatik osasuna altua izango dela iruditzen zait. 

Jarraituko al da euskaraz hitz egiten? 
Bai, nik Zumaia herri euskalduna izaten ikusten dut gure esku dago hala izatea.