Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Herria egokitu beharko dugu biztanleria edadetuago bat bertan bizi ahal izateko”

Uxue Aldalur 2022ko eka. 30a, 11:17

Xabier Aldalurri galdetu diogu bere iritziz Zumaia nolakoa izango de 2050ean.

Biztanleriaren gorakadaren ondorioz, Zumaia hiri bat izatera iritsiko al da?
Ez, gero eta ume gutxiago jaiotzen direlako eta horregatik ez da bere biztanleria nabarmen handituko.

Migrazio mugimenduek jarraituko al dute? Zergatik? Nora joango gara? Nondik etorriko dira?
Zumaiara jendea etorriko da bizitzera, oso leku ona delako bizitzeko. Itsasoa dago eta klima oso ona du eta aberatsa da. Jendea etorriko da, baina ez da joango hemendik.

Herriko denda txikiek aurrera jarraituko al dute? Edo supermerkatu handietan eta online erosteko aukera gailenduko da? Dendak desagertzen badira, zerk ordezkatuko ditu?
Turismoa igoko denez, turismoarekin lotuta dauden zerbitzu gehiago sortuko dira.

Gaur egun, gehienbat, etorkinak arduratzen dira edadetuak zaintzeaz, 25 urtera nor arduratuko da haien zaintzaz?
Etorkin gehiago beharko dira pertsona edadetu gehiago egongo direlako eta jende askok hori izango du lanbide.

Aurrerapen teknologikoez inguratuta egongo al gara? Hala atzera egingo dugu eta orain dela 100 urte bezala biziko gara? Orain gasaren eta argindarraren prezioaren igoera dela eta uste duzu momentu batean erabiltzea utziko dugula?
Aurrerapen teknologikoekin biziko gara, bai eta energia alternatiboak bilatu beharko ditugu horiek ordezkatzeko.

Biztanleriak zahartzen jarraitzen badu, herrian dauden maldak eskailera mekanikoek ordezkatuko al dituzte?
Bai, derrigorra izango da. Herria egokitu beharko dugu biztanleria edadetuago bat bertan bizi ahal izateko.

Kutsadura aldetik nolakoa izango da? Igo egingo al da? Edo jaistea lortuko dugu?
Derrigorrez jaisteko bide bat bilatu behar dugu, bestela ez delako izango jasangarria egoera.

Itsasoaren mailaren ondorioz Zumaiaren zati bat hondoratzeko arriskurik ikusten all duzu?
Seguraski, hondartzak zati handian ur azpian geratuko dira. Santiago hondartza ez, baina, adibidez, Itzurun bai.

Euskaraz hitz egiten jarraituko al da Zumaian? Edo beste hizkuntza bat gailenduko da? Zein hizkuntza?
Euskaraz biziko garela uste dut, gaztelaniaz ere bai, eta agian, ingelesez gehiago hitz egingo dugu kanpotar gehiago etorriko direlako.

Gure kultur ohiturei eutsiko al zaie Zumaian? (festak, janaria,…)
Bai, baina agian turismoa handitzen joaten bada hiri handietan gertatzen dena pasako zaigu; hau da, aurten santelmoetan bezala jende asko etorriko da kanpotik eta guk ezingo ditugu horren ondo disfrutatu.