Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Produktuen prezioen igoera asko ikusiko ditugu”

Shalma Midje 2022ko eka. 30a, 11:13

Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Getrudiz Midje Obiangi.

2050ean zein arduratuko da helduen zaintzaz? 
Gaur egun bezala gehienbat etorkinak ala gu geu arduratuko gara.

Atzerritarrak etortzeak euskararengan eraginik izango al du?
Nik uste dut eragina izango duela, euskera gutxiago hitzegingo dugu zumaiarrek eta hori beti pasatzen da erderaz hitz egiterakoan.

Zumaian bertan lan egiteko aukera izango al dute zumaiarrek?
Nire ustez ez da aukera handirik izango Zumaian, gazte asko daude eta normalean kanpoko atzerritar asko etortzen ari dira urtero, eta hori dela eta ez da egongo lan egiteko aukera.

Ordaintzeko modua nolakoa izango da? Euroa erabiltzen jarraituko al dugu? Txartelak mantenduko al dira? Edo beste moduren bat erabiliko  dugu?
Ordaintzeko modua desberdina izango da txartelekin edo mobiletik ordainduko dugu, gauzak aldatu egiten dira eta beti ez da berdina izango, euroa aldatu egingo da, hori bai uste dut txartelak mantenduko direla; hau da, beste modu bat erabiliko dugu.

Produktuen prezioak zenbateraino igoko dira?
Produktuen prezioen igoera asko ikusiko ditugu; adibidez, gaur egun hasi dira olioa eta gasolina igotzen.

Tenperatura igoerak direla eta landaretzan eragina izango al du? Olibondoak, laranjaondoak, etabar landatzen hasiko al gara?
Klima aldaketak asko eragingo du landareetan eta ustet dut gehiago hasiko garela landatzen hobeto delako tenperaturarentzat.

Uraren maila asko igoko al da? Eta kalitatea nolako izango da?
Uraren maila ez da asko igoko, gero eta gutxiago dago munduan; eta kalitatearekin berdin, ez gaude ondo zaintzen mundua.

Janzteko moduak aldatuko al dira? Adibidez, mutilek gonak?
Nire ustean bai gero eta gehiago sosializatzen gera eta gauzak aldatzen ari dira pixkanaka munduan aldatzen dago eta beste aldetik arroparen kalitateak era aldatuko du, adibidez plastikoarekin egindako aropa bezala.

2050ean,  Zumaiako ekonomia nolakoa izango da?
Geroz eta gehiago igoko da ekonomia Zumaian zeren geroz eta gazte gehiago lana egiten hasi dira eta saiatzen gara gure esfortzua egiten Zumaia gero eta hobeto egiteko eta baita ere handiago eta politago.