Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Herriaren izaera mantentzea garrantzitsuagoa da kanpokoei begira egon baino”

Markel Olaizola 2022ko eka. 30a, 11:07

Aintzane Irazokiri galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

2050ean etxebizitzen prezioak gora egiten jarraituko dute ala oraingo prezioetan mantenduko dira?
Berdin mantendu beharko lukete edo bestela jaitsi, soldatak ez dira gehiegi igotzen eta bizimodua asko garestitu da.

Jendeak Zumaia herri turistikotzat izango al du edo bizileku moduan?
Bizileku moduan gero eta gehiago, leku ederra da bizitzeko eta lehen ere jende gehiena bertakoa denez horrela jarraituko du.

2050. urtean zumaiar ugarik etxetik egingo al dute lan internet bidez eta industrian ere makinak indarra hartzen jarraituko al dute? 
Bizitza soziala beharrezkoa da eta lantokiak eta industriak jarraituko du jendeak bertan egin dezan lan.

Uste al duzu udalak nahiko plan badituela gazteak lehenbailehen emantzipatzeko edo Zumaiatik alde egin beharko dugu?
Udalak etxebizitzen prezioak jaisteko lanketa handiagoa egin beharko luke, kostako herria izanik, eta bizitza azken urteotan asko garestitu da, beraz horrelako zerbait egin ez gero ezinezkoa izango litzateke.

Langile gehiago beharko dira 2050ean edo teknologia berriek lan gabe utziko gaituzte?
Biak beharko dira.

Enpresek sortzen duten kutsadura guztia jasateko gai izango al da Zumaiako udala? 
Zumaiak leku fisiko txikia du eta gai hori zaindu egin beharko da.

Zure ustez horrenbeste turista etortzen badira Zumaiako portua handitu beharko lukete?
Portua dagoen bezala ondo dago herriaren izaera mantentzea garrantzitsuagoa da kanpokoei begira egon baino.

2050erako itsas maila igo egingo da. Zer gertatuko da kostaleko herriekien eta bizi den jendearekin?
Itsas maila ez da igoko.

Zure ustez zenbat gradu egingo du gora tenperaturak? 
Beti bezala jarraituko du.

Zumaiarrok euskaraz mintzatzen jarraituko dugu gure artean ala gazteleraz hitz egingo dugu?
Zumaiarrok euskaraz baino gaztelerazko hitzen erabilera gutxitu egin beharko da.

Emakumezkoen kontra tratu txarrek gora egingo al dute ala gutxiagotu egingo dira?
Gora egingo dute.

Turista guztientzat aparkalekua egongo al da Zumaian?
Dagoeneko arazo hori badago eta ez da leku nahikorik izango.