Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Etxeen prezioa gero eta gorago joango da”

Markel Zendoia 2022ko eka. 30a, 11:04

Zumaia 2050 nolako izango den jakiteko herritar batzuei elkarrizketak egin dizkiegu eta honako hau Asier Zendoiari eginikoa da.

Zumaian atzerritarrak etortzeak zer eragin izango du?
Zumaian atzerritarrak etortzeak eragin positiboak izango ditu, kontsumitu egingo dute herrian eta herria famosua bihurtuko da.

Gazte guztientzako egongo ahal da lana egiteko aukera?
Zumaia herri garestia da eta ez dut uste denentzako egongo denik lana.

Zenbat pertsona bizi izango dira turismotik?
Nire ustez turismotik ez da inor biziko, garai larri batean gaudelako.

Zure ustez, etxeen prezioa igo edo jatxi egingo da?
Nire ustez etxeen prezioa gero eta gorago joango da.

Zerbitzu publiko gehiago egongo al dira?
Zumaiako zerbitzu publikoa ez da konpetentea eta nire ustez turismoa igotzen bada, zerbitzuak gehituko dira.

Zumaian ba al dago gauezko garraiorik?
Ez ez dago, nire ustez gaur egungo gazte jendeak egingo beharko zituen lan horiek, denbora libre gehiegi dutelako.

Etxebizitza berriak sortuko dira edo zaharrak mantendu?
Zumaia zaharren herria izan da betidanik, nere ustez exe berriak egitea ez da zentzuduna, zumaian bizi den jendea Zumaian biziko da hil arte.