Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Turismoak herria garestitzea ekarriko du"

Manu Laskibar 2022ko eka. 30a, 11:01

Marijo Zelaiak azaldu digu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

Zumaiara atzerritarrak etortzeak zer eragin izango du? 
Nire ustez Zumaian atzerritarrak etortzeak egingo duena da herria asko garestitzea. Prezioak asko igoko dira. Batzuentzat lana ere sortuko da, baina herria asko garestituko da.

Gazte guztientzako egongo al da Zumaian lan egiteko aukera?
Turismoa asko igotzen bada, turismoaren inguruan lana sortuko da, baina  ez dut uste denontzako egongo denik.

Zenbat pertsona bizi izango da turismotik?
Ez dakit esaten zehazki zenbat, baina gehiengoak ez dut uste aukera izango duenik turismotik bizitzeko.

Zure ustez, etxeen prezioa igo edo jaitsi egingo da?
Gora eta gora doa etxeen prezioa, eta nire ustez gehiago igoko da.

Zerbitzu publiko gehiago egongo al dira?
Turismoa igotzen bada, zerbitzu publikoak gehituko dira.

Zumaian ba al dago gauezko garraiorik?
Bai, orain badude astebukaeretan, eta turismoa igotzen bada, maiztasunak gehituko dira.

Etxebizitza berriak sortuko dira edo zaharrak mantendu?
Berri batzuk egingo dira, Zumaian etxe falta dago, eta prezioak asko garestituko dira Udalak neurririk hartzen ez badu.