Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Diru fisikoa denborarekin desagertu egingo da”

Iraia Etxabe 2022ko eka. 30a, 10:57

Agustin Etxaberi galdetu diogu bere iritziz Zumaian nolakoa izango den 2050ean.

2050ean zein arduratuko da helduen zaintzaz? Gaur egun bezala gehienbat etorkinak ala gu geu arduratuko gara?
Ba, bizitzeko modua hemendik 30 urtera nolakoa izango den nork jakingo du? Baina nire iritziz, atzerritar jendea izango da helduen zaintzaz arduratuko dena. Hala bestela, izan daitekeena da, zentro gehiago egotea, eta gu geu zentrotan sartuak izatea.

Atzerritarrak etortzeak euskararengan eraginik izango al du?
Nire ustez, ez du zertan eraginik izan beharrik. Izan ere, atzerritarrak etortzen badira, haiek ikasiko dute euskaraz hitz egiten eta herrira ohitu beharko dute, baina herritarrok oraingo moduan euskaraz hitz egiten jarraitzen badugu.

Zumaian bertan lan egiteko aukera izango al dute zumaiarrek?
Egia da zumaiarrak gero eta gehiago gaudela, eta seguruena denontzat lana ez da egongo herrian. Baina batzuek kanpora joango dira lanera, beste batzuk,ordea, etorri. Baita jendeak ikasten duen lan motaren arabera, Zumaian, lan aukera handirik ez du izango, orduan lan egiteko aukera egongo da, guztiontzat ez, baina jendea kanpora joango denez, bai.

Ordaintzeko modua nolakoa izango da? Euroa erabiltzen jarraituko al dugu? Txartelak mantenduko al dira? Edo beste moduren bat erabiliko  dugu?
Nire ustez, diru fisikoa denborarekin desagertu egingo da, eta txartelak oraindik egongo diren ez dakit, baina seguruenik beste gauzaren bat agertuko dela, ordaintzeko azkarragoa izango dena, ba mugi txartel antzeko bat, pasa eta listo.

Produktuen prezioak zenbateraino igoko dira?
Hori zeinek daki. Gauza da prezioak igo beti igo izan direla, urteetan zehar gero eta prezio altuagoak egon dira. Adibidez, argia ez da igo urte batetik bestera, azkenengo 50 urteetan argiak goraka egin du.

Tenperatura igoerak direla-eta landaretzan eragina izango al du? Olibondoak, laranjaondoak, etabar landatzen hasiko al gara?
Gu landatzen ez gara hasiko, zeren oso alferrak izan ohi gara beti. Baina bai, tenperatura igoerak eragina izango du.

Uraren maila asko igoko al da? Eta kalitatea nolako izango da
Egia esan, uraren maila igoko da eta uraren kalitatea okerrera joango da. Gainera, itsasoan produktu kimiko gehiago daude, eta honegatik uraren kalitatea txarragoa izango da. Baita mendietatik jaisten den ura pestizidaz betea egoten da, orduan kalitatea ere txarragoa da. 

Muturreko tenperaturetara iristeko arriskurik ikusten al duzu
Ez, ez dut ikusten horrelako arazorik. 

Janzteko moduak aldatuko al dira? Adibidez, mutilak gonak?
Hori seguruena bai, izan ere, modak beti aldatu egiten dira, gorabeherak beti egon direlako. Gonaren gaia, ez da arazo bat, lehen gizakiak ere gonarekin ibiltzen ziren, hau da, ez dela arazo bat.

Gaur egun kontsumitzen ditugun jakiak kontsumitzen jarraituko al dugu? 
Janaria modak bezala dela esango nuke, urteetan zehar aldatu egiten da, adibidez, arrainarekin hori gertatu ohi da, lehen arrain urdina jaten zen, ondoren ez, eta horrela. Laburbilduz, modak bezala aldatzen direla.

2050ean,  Zumaiako ekonomia nolakoa izango da?
Ez dakit, ez dakit nola izango den bai turismo, bai industria aldetik, gauza horiek oso aldakorrak direlako, eta denborarekin ikusiko direlako. Nork daki azkenerako ez?