Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Hizkuntza nagusia euskara izango da, baina garrantzitsuena hitz egiten jarraitzea da”

Ane Murillo 2022ko eka. 30a, 10:55

Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango de azaldu digu Joxe Mari Murillok elkarrizketa honetan.

Zein izango da hizkuntza nagusia Zumaian?
Nire ustez, hizkuntza nagusia euskara izango da, baina garrantzitsuena hitz egiten jarraitzea da. Ez baldin badugu hitz egiten galdu egingo da hizkuntza hori. 

Sozialak izaten jarraituko dugu ala bakoitza bere etxean geratzeko ohitura nagusituko  da teknologiaren ondorioz? 
Nire ustez, sozialak izaten jarraituko dugu baina beste pertsona batzuk geroz eta gehiago geldituko dira etxean, eta horrek tristura ematen dit, harreman pertsonalak ez dituztelako edukiko.

Zure ustez, euroa erabiltzen jarraituko al dugu?
Pentsatzen dut, jende gehienak dirua erabili beharrean, mugikorra erabiliko duela ordainketak egiteko.

 Gobernuak jarraituko al du zerbitzu publikoak (hezkuntza, osasungintza…) ordaintzen? Edo herritarrok ordaindu beharko ditugu? 
Nire ustez, orain bezala gobernuak gutxi ordainduko du eta ordainketa gehienak herritarrok egingo ditugu.

Bizimodu kontsumista bat izaten jarraituko al dugu?
Bai, gertatzen dena da arazoa da, gauzak gero eta garestiago daudela eta soldatak gero eta gutxiago.

Orain asko entzuten dugu gasolina oso garesti dagoela eta horrelako gauzak. Hori dela eta, zure ustez, kotxeak gasolina erabiltzen duten kotxeak edo kotxe elektrikoak erabiliko dira?
Adituak diotenez, mundua gutxiago kutsatzeko kotxe elektrikoak hobeagoak dira. Nire ustez, orain ezagutzen ditugun kotxeak, gasolinazkoak, desagertzen joango direla.

Zumaia herri turistiko bat bihurtzen hari da, gehienbat hondartzagatik, Itzurun adibidez. Horregatik zure ustez hemendik  25-30 urtera bainatzea posible izango al da bainatzea? 
Bai, posible izango da bainatzea orain bezala. Gertatzen dena, gure esku dagoela, kutsatzea ura eta garrantzitsuena planeta garbi mantentzea da. Horrela bainua orain arte ezagutu dugun bezala jarraitzeko.

Klima aldaketaren inguruan, neurri zorrotzagoak hartuko ditugu edo beste alde batera begira jarraituko dugu? 
Ez, neurri berriak hartuko ditugu, baina arazo hau ez da konponduko egun batetik bestera, hau urteak kostatuko zaizkio konpontzea eta urte asko pasa beharko dute aldaketaz ohartzeko.

Zure ustez jarraituko al dira herriko festak ospatzen San Telmoak bezala? 
Bai, azkenean festak garrantzitsuak dira, modu bat delako urtean zehar daukagun arazoez pixka bat ahazteko, ez larritzeko eta deskonektatzeko tresna bat. 

Orain oso famatua egiten ari da arropa online erostea ere zentro komertzialetara joatea, horregatik zure ustez ze gertatuko da herriko dendekin? 
Hor kezka handia daukak zergatik hor ikusten dudana da pertsonak geroz eta gehiago etxetik egiten dutela erosketak, eta hor arazoa ikusten dut, batez ere denda txikientzat.