Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Atzera ez dugu egingo inoiz”

Ane Azpitarte 2022ko eka. 30a, 10:52

Itxaso Urruzunok azaldu digu nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

Biztanleriaren gorakadaren ondorioz, Zumaia hiri bat izatera iritsiko al da?
Ez, ez da iritsiko.

Migrazio mugimenduek jarraituko al dute? Zergatik? Nora joango gara? Nondik etorriko dira?
Bai, migrazio-mugimenduak egongo dira, azkenean jendea lana bilatzen saiatzen delako edozein lekutan. Eta nora joango gara? Ez dakit, lana dagoen lekura. Eta nondik etorriko dira? Hemen baldin badago lana edozein lekutik.

Herriko denda txikiek aurrera jarraituko al dute? Edo supermerkatu handietan eta online erosteko aukera gailenduko da? Dendak desagertzen badira, zerk ordezkatuko ditu?
Gaur egun, herriko denda txikiak, Zumaian adibidez, ixten ari dira, zeren eta azkenean denok joaten gara Donostiara erostera edo bestela, online, Amazon erabiltzen dugu edo internetetik beste edozer gauza eros dezakegu. Orduan, herriko denda denak itxi eta guk internetetik erosiko ditugu gauzak.

Gaur egun, gehienbat, etorkinak arduratzen dira edadetuak zaintzeaz, 25 urtera nor arduratuko da haien zaintzaz?
Arazo handia daukagu, zeren eta azkenean gazte gutxiago daude eta zahar gehiago, orduan ez dakit zeinek zainduko gaituen, zaharren egoitzetan egongo gara denok elkar zaintzen.

Aurrerapen teknologikoez inguratuta egongo al gara? Hala atzera egingo dugu eta orain dela 100 urte bezala biziko gara?
Ez. Gaur egun bezala jarraituko dugu bizitzen, dena informatikarekin, dena. Atzera ez dugu egingo inoiz.

Biztanleriak zahartzen jarraitzen badu, herrian dauden maldak eskailera mekanikoek ordezkatuko al dituzte?
Bai. Zumaia nahiko laua da baina egia esanda hasi dira igogailuak jartzen Larretxora eta Gautxorira. Goian geratzen diren etxeen lekuan hasi dira igogailuak jartzen, orduan, egunen batean eskailera mekanikoak elizara joateko jarriko dizkigute.

Kutsadura aldetik nolakoa izango da? Igo egingo al da? Edo jaistea lortuko  dugu?
Uste dut denok dakigula nola dagoen eta saiatzen garela gauzak hobetzen eta ondo egiten. Baina, hala ere, kutsadurak aurrera jarraituko du, okerrera zalantzarik gabe, zeren eta mentalizatuta egon arren, askotan gauzak gaizki egiten ditugu.

Itsasoaren mailaren ondorioz Zumaiaren zati bat hondoratzeko arriskurik ikusten allduzu?
Bai. Irakurri nuen hemendik urte batzuetara Zumaiaren zati bat ur azpian geratuko dela, eta egia da, zeren eta azkenean ez badugu zaintzen lurra honelako gauzak gertatzen dira.

Euskaraz hitz egiten jarraituko al da Zumaian? Edo beste hizkuntza bat gailenduko da? Zein hizkuntza?
Espero dut euskaraz jarraitzea, baina hala ere, egia da gaztelaniaz gehiago entzuten dugula. Bai etorkin kopuruagatik, jende asko etorri delako eta gaztelaniaz egiten dutelako. Gainera iruditzen zaie euskera oso zaila dela. Baita gazte askok joera handia dutelako erdaraz hitz egiteko beraien artean ere.

Gure kultur ohiturei eutsiko al zaie Zumaian? (festak, janaria,…)
Bai. Zeren eta nahiko parrandazaleak gara eta jatea asko gustatzen zaigu, orduan, espero dut, jarraitzea.