Arratsaldeko sailkatze estropadan, hemeretzigarren irtengo da Zumaia

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 31a, 14:16

18:00etan ekingo diote erlojuaren kontrako saioari. A multzokoak itsasoratuko dira aurrena, eta B multzokoak gero. Bigarren multzokoen artean, zazpigarrenak izango dira zumaiarrak.

Gaur arratsaldean jokatuko dute Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada, eta dagoeneko egin dute erlojuaren kontrako saioko irteera ordena zehazteko zozketa. 18:00tan ekingo diote lehiari eta aurrena, A multzokoak itsasoratuko dira, talderik indartsuenak. Horien ostean, B multzokoen txanda izango da, eta horien artean ariko da Zumaiako taldea. Hain zuzen ere, bigarren multzokoen artean, zazpigarren itsasoratuko da. Talde berean eskualdeko beste ontzi bat ere bada, Zarauzkoa, eta hura bigarren aterako da.

A multzoan, Orioko mutilak itsasoratzen bigarrenak izango dira; eta Getariakoak azkenak, alegia, hamabigarrenak.

Arratsaldeko saioko irteera ordena:

  1. Lekittarra-Elecnor-BM
  2. Orio Orialki
  3. Cabo da Cruz
  4. Club Remo Ares
  5. San Pedro
  6. Kaiku Berez Galanta
  7. Bermeo Urdaibai
  8. Ondarroa Cikautxo
  9. C.M. Bueu Teccarsa
  10. Zierbena Bahias de Bizkaia
  11. Matrix Hondarribia
  12. Getaria

  13. Arkote Seguros Bilbao
  14. Zarautz-Gesalaga-Okelan
  15. Castro Bruno Saez
  16. Lapurdi Antton Bilbao
  17. Mutriku
  18. SDR Pedreña
  19. Delteco-Zumaia
  20. SD Samertolameu Oversea / Meira
  21. San Juan Koxtape
  22. Deusto - Bilbao
  23. Hibaika Susperregi Edukiontziak
  24. C.M. Castropol