Xake ikastaroetarako matrikula zabaldu du Kbi klubak

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 30a, 10:00

Udazkenarekin batera hasiko dira Kbi Zumaiako xake klubak eskaintzen dituen ikastaroak.

Kbi xake klubak zabaldu du dagoeneko 2022-2023 kurtsoan eskainiko dituen ikastaroetarako matrikula. Klubak azaldutakoaren arabera, klaseak urrian hasiko dira eta 6-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta egongo dira. Astelehen eta asteartean eskainiko dira Kbik Hogarrean duen gelan. 

Ikastaro hauetarako izena emateko modu desberdinak daude: telefonoz 630 93 70 41 zenbakira deituta, zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita, edo iraileko ostiral arratsaldetan (17:00etatik 19:30era) klubak Hogarrean duen lokalean. Bertan emango da klase hauen inguruko informazio zabalagoa, eta xakean aritzeko aukera ere izango dute bertaratuko direnek.