Auzoko edadetuak omenduta agurtu dituzte sanbartolomeak Oikian

Maria Maya Manterola 2022ko abu. 29a, 14:00

Bost egunez festa giroa izan da nagusi Oikian. Atzo, festen azken egunean, edadetuak izan ziren protagonista. Iluntzean eman zieten amaiera aurtengo sanbartolomeei, erromeriarekin.

Asteazkenaz geroztik, jai giroa izan da nagusi Oikian. San Bartolome jaiak ospatu dituzte auzotarrek eta bertaratutakoek, eta bost egunez, jarduera ugari izan da haur, gazte zein helduagoentzat. 

Atzo, festen azken egunean, edadetuak izan ziren protagonista. Meza nagusiaren ondoren, auzoko adinekoak omentzeko ekitaldia izan zen. Jubilatuek Muniosoron bazkaldu zuten elkarrekin, eta gero, arratsaldean, herri kirolez eta idi probaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Erromeriarekin agurtu zituzten festak oikiarrek.