Laugarren postuan amaitu du ETE liga Delteco Zumaiak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 28a, 18:41
Zumaiarrak joan den astean, Zarauzko estropada amaitu berritan.(Arnaitz Rubio Aprea)

Erlojupekoa izan dute azken estropada gaur Erandion (Bizkaia), eta azken estropadetan ez bezala, seigarrenak izan dira gaurkoan zumaiarrak.

Amaitu dute denboraldia Delteco Zumaiako neskek, gaur arratsaldean Erandion (Bizkaia) erlojupekoa jokatuta.

11:09,30 denbora eginda, seigarrenak izan dira, ligako azken estropadetan baino atzerago kokatuta.

Sailkapen orokorrean, berriz, laugarren postuan gelditu dira, hirugarrenarengandik nahiz bosgarrenarengandik urrun –Zumaiak 86 puntu ditu, Deustok 98 eta Ondarroak 70–.

Gaurtik aurrera, dena den, deskantso gutxi izango dute, ostegunean Kontxako Banderarako sailkapen estropadan lehiatuko direlako astebururako txartelaren bila.

Ondoren, izango dute denboraldiaz balorazioa egiteko tartea Telmo Deun arraun elkarteko neskek, baita hurrengo denboraldian pentsatzen hastekoa ere.

Gaurko sailkapena

ETE ligako behin betiko sailkapena