'Tadeo Jones 3' filma emango dute Aita Mari aretoan gaur eta bihar

Erredakzioa 2022ko abu. 28a, 09:01

Gaur 17:00etan eta 19:30ean izango dira emanaldiak, eta bihar, astelehena, 19:30ean.

Zinema aretoetan ostiralean estreinatu zuten Enrique Gato zuzendariaren Tadeo Jones 3 animaziozko filma, baita Aita Marin ere, eta gaur eta bihar izango dira lan hori ikusteko azken egunak.