Gaur arratsaldean hasiko dituzte Itzurungo Pala Txapelketako final laurdenak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 23a, 14:29
Pala txapelketako lehenengo jardunaldiko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Gaur, bihar eta astelehenean jokatuko dituzte buruz buruko lehiako final laurdeneko partidak. Gaurko lehia 18:00etan hasiko da, eta antolatzaileek jakinarazi dute nola gelditu diren taldeak.

Itzurungo Pala Txapelketa final laurdenetara iritsi da. Gaur, bihar eta astelehenean jokatuko dituzte buruz buruko lehiako final laurdeneko partidak, eta taldeak nola gelditu diren jakinarazi dute antolatzaileek, eta zeinek zeinen aurka jokatu beharko duen ere bai.

  • A taldea:
    • A1 Ruiz
    • A2 Segurola

  • B taldea:
    • B1 Zendoia
    • B2 Cabaleiro

  • C taldea:
    • C1 Ulazia
    • C2 Ibarluzea

  • D taldea:
    • D1 Markel Etxabe
    • D2 Korta

A1 D2-ren aurka lehiatuko da; B1  C2-ren  aurka; C1 B2-ren  aurka; eta D1 A2-ren aurka. Gaur, asteartean, 18:00etan hasita, Segurola Markel Etxaberen aurka ariko da.

Bihar, asteazkena, Ulazia Cabaleiroren kontra 18:45ean hasita. Eta, astelehenean, ordu berean, Zendoia Ibarluzearen kontra eta Korta Ruizen aurka.