Arrantzale txiki eta handiak gustura aritu dira Anadek antolatutako lehiaketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 22a, 14:27

Atzo goizean jokatu zen herrian arrain txikien eta kabra eta dontzeilen txapelketa, eta sariak ere atzo bertan banatu zituzten. Hamabost gaztetxo animatu ziren arrantzan egitera, eta helduek 400 piezatik gora harrapatu zituzten.

Abuztuaren 14an egitekoak ziren Anade elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa, baina astebete atzeratu zuten, eta atzo goizean ospatu ziren arrain txikien eta kabra eta dontzeila txapelketak.

Gaztetxoetan hamabost partaide aritu ziren arrantzan, eta helduen kategorian, lau bikote. Azken horiek 400 piezatik gora harrapatu zituzten.

Argazkietan ikus daitezke sailkapen eta datu guztiak.

Argazkiak: Anade elkartea.