Gaur gauean jokatuko dituzte Dinastia Etxabe txapelketako aurreneko finalaurrekoak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 18a, 09:26
Txapelketako partida bat (Argazkia: Javier Carballo)

Partidak 21:00etan hasiko dira Aitzurin, eta hurrengo finalaurrekoak astelehenean jokatuko dituzte. Finala, berriz, gaur zortzi jokatuko da, hilaren 25ean.

Gaur gauean jokatuko da 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalaurrekoko lehenengo jardunaldia. Eskuzko 23 urtez azpiko partidan De la Fuente-Apezetxea eta Igoa-Erle ariko dira nor baino nor. Berez Eskuza zen jokatzekoa De la Fuenterekin, baina min hartuta dago, eta Apezetxeak ordezkatuko du.

Eskuzko partiden aurretik, zesta-puntaz ere jokatuko da partida bat.

Honakoa da gaur gaueko egitaraua:

  • Zesta puntaz: Gonzalo Agirre-Del Rio / Basterra-Uranga
  • Eskuz gazte-jubenilak: Amiano-Arroita / Apezetxea-Peñalver
  • Eskuz 23 urtez azpikoak: De la Fuente-Apezetxea* / Igoa-Erle