Errioa itsasgorarekin

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 15a, 11:00

Marea biziek indartu egiten dute ingurunearen edertasuna. 

Marea biziak ditugu azken egunotan, eta itsasbeherarekin eta itsasgorarekin are eta ederragoak dira ikuspegiak. Itsasbeherak agerian uzten ditu harraldeko zirrikituak; itsasgorarekin, berriz, ez da harritzekoa jendea uraren gainetik ibiltzen ikustea portuko eskoileran. 

Errioan gora eginda badirudi uneren batean urak gainditu dituela ibaia eta lehen lubakiak ziren hormak, baina ez, bere lekuan mantentzen da ibaia.