Martirietako Igoera irabazi du Aratz Rodriguezek

Julene Frantzesena-Urtzi Oteiza 2022ko abu. 14a, 11:12

Bi urteko etenaren ostean berreskuratu egin dute proba, eta ohikoa denez, Azkoitiko plazatik abiatuta 3,7 kilometroko bidea egin behar izan dute parte hartzaileek. 55 txirrindularik egin dute proba.

Giro paregabearekin, 55 lagunek parte hartu zuten atzo Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen Martirietarako igoeran. Bi urteko etenaren ostean berreskuratu egin dute proba, eta ohikoa denez, Azkoitiko plazatik abiatuta 3,7 kilometroko bidea egin behar izan dute parte hartzaileek. Kosta ahala kosta, txirrindulari denak iritsi dira Martirietan jarritako helmugara.

Proba bukatzen lehena Oier Ibarguren azpeitiarra izan da; hain zuzen ere, 11 minutu eta 41 segundo behar izan ditu hark ibilbidea gauzatzeko. Emakumeetan aurrena, berriz, Aratz Rodriguez Zumaiako bizilagunak izan da; hark 17 minutu eta 45 segundo behar izan ditu Azkoititik Martirietara igotzeko.