Laugarren eta zortzigarren izan dira Zumaiako traineruak gaurko estropadetan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 13a, 21:09

Kantabrian eta Bizkaian jokatu dituzte Telmo Deun arraun elkarteko neska-mutilek gaurko estropadak. 

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu dira gaur arratsaldean. Emakumeek Castro Urdialesen, Kantabrian, izan dute saioa; gizonek, aldiz, Plentzian. 

Castro Urdialeseko Bandera izan da jokoan Kantabriako herri honetan, ETE ligako hamabigarren estropadan. Bi txandatan banatu dituzte ligako bederatzi ontziak. Zumaia laugarren izan da gaurko estropadan, Hondarribiak irabazitako banderan. Hibaika izan da bigarren, eta Deusto hirugarren. 

Gaurko estropadaren ondoren, sailkapen orokorreko laugarren postuan dago Zumaia, 71 punturekin. Hondarribia da lider, 100 punturekin. Datorren astean izango dute datorren estropada, hilaren 13an, Zarautzen.

Gizonek Plentzian izan dute gaur hitzordua. KAE 1 ligarako puntuagarria den Plentziako XXXIII. estropada jokatu dute arratsalde partean, eta Zumaia zortzigarren izan da eguneko sailkapenean. Eguraldiak izan du eragina, eta Zumaiarekin batera bigarren txandan aritu den Castrok lortu du garaipena. Aipatu besterik ez ohorezko txandan aritu diren Sanpedrotarra, Pedreña, Arkote eta San Juan bosgarren, seigarren, zazpigarren eta azkena izan direla, hurrenez hurren.

Datorren astelehenean jokatuko KAE 1 ligako hurrengo estropada, Castro Urdialesen (Kantabria), 18:00etatik aurrera. 

Bitartean, zortzigarren postuan dago ligako sailkapenean, 65 punturekin.