Ziztada sentitu duelako salaketa jarri du emakume batek bart

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 13a, 11:31

Amaiako plazan izan da gertaera, gaueko ordu batak aldera, Ertzaintzak eta Zumaiako Udaltzaingoak konfirmatu dutenez.

Euskal Jai Egunaren bueltan festa giroa nagusi zen bart Amaiako plazan. Gaueko ordu batak aldera ziztada bat sumatu du emakume adingabe batek. Horren ondorioz, protokoloa martxan jarri da, eta Donostiako Ospitalera eraman dute, odol laginak ateratzeko. Analisiak emango dituen emaitzen zain, salaketa jarri dute Ertzaintzaren Zarauzko komisaldegian.