Agortu dira Euskal Jai eguneko bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 10a, 13:12

Datorren ostiralean, etzi, egindako Euskal Jai Eguna Zumaian. Azoka eta musika saioak izango dira goiz partean, eta dantzaldiak eta sagardo dastaketak arratsaldean. 

Bien artean, 15:00ak aldera, herri bazkaria egingo da horretarko espresuki Beheko plazan jarritako karpan. Bazkarirako txartelak sekulako abiadan saldu dira, eta Udaleko Kultur Sailak gaur azaldu duenez, agortu dira dagoeneko. Azkar ibili ez direnek ezingo dute, beraz, bazkari horretaz gozatu.