San Lorentzo festak ospatuko dituzte bihar San Lorente auzoan

Ihintza Elustondo 2022ko abu. 9a, 14:30
2019ko San Lorente jaietako irudi bat.

San Lorente auzoan meza izango da abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, 11:00etan hasita, eta beste hainbat ekitaldi ere izango dira. 

Aurten ere San Lorentzo egunez ospatuko dituzte jaiak Zestoa eta Zumaia arteko San Lorente auzoan. Abuztuaren 10ean, bihar, egingo dute festa.

Mezarekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Ondoren, umeentzako ekitaldiak eta jan-edanerako tartea izango dira. Besteak beste, umeentzako entzierroa egingo dute, ondoren haiei zuzendutako jolasak izango dira, eta Lopeneren poniekin eta zezentxoekin ibiltzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Era berean, helduek txakolina eta pintxoak dastatzeko abagunea izango dute.