Aita Mariko sarrerak Internetez erosteko ataria, martxan

Maria Maya Manterola 2022ko abu. 2a, 17:00
Besaulkiak zenbakitu dituzte, eta Internetez erosterako orduan hautatu egin ahal izango dira. (Maria Maya Manterola)

Itxuraldaketaz gain, berrikuntzekin dator Aita Mariren irekiera. Internetez erosi ahal izango dira sarrerak aurrerantzean, eta ekitaldien inguruko informazioa ere bilduko du atari digitalak. 

Martxan da dagoeneko sarrerakzumaia.eus ataria. Aita Mariko zine aretoan izango diren ekitaldiak kontsultatzeaz gain, herritarrek bertan erosi ahal izango dituzte sarrerak gaurtik aurrera. Erosketa egiterako orduan eserlekuak hautatu ahal izango dituzte, zenbakitu egin baitituzte azken obran. 

Dena den, zine emanaldietarako, antzezlanetarako edota bestelako ekitaldietarako sarrerak aurrez aurre sarrerak eskuratzeko aukera ere izango da, orain artean bezala.