Delteco Zumaiako traineruek laugarren egin dute Camargon

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 31a, 10:15
Zumaiako emakumezkoen trainerua. (Telmo Deun Arraun Elkartea)

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren atzo arratsaldean Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan. Hurrengo estropadak datorren asteburuan jokatuko dituzte.

Camargoko XXX. Banderaren lehian izan ziren atzo KAE 1 ligako traineruak. Delteco Zumaiak laugarren egin zuen estropadaren sailkapenean, lehen postuan sailkatu zen Pedreña baino hamabi segundo gehiagorekin.

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, seigarren da Delteco Zumaia, 54 punturekin. 

Leku berean jokatu zen atzo ETE ligako estropada ere. Delteco Zumaiak laugarren egin zuen estropada horretan ere, denbora onena egin zuen Hondarribia baino 22 segundo gehiago batuta. 

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, laugarren da Delteco Zumaia 53 punturekin. 

Hurrengo estropadak datorren asteburuan jokatuko dituzte. Larunbatean Ondarroako Banderan lehiatuko dira ETE ligako traineruak, eta igandean Hondarribian KAE1 ligakoak.