Oçtobus Ligan eta Mendi Ondo Kopan, irabazle 7ko futboleko txapelketan

Erredakzioa 2022ko uzt. 30a, 11:51
Argazkia: Pedro Amundarain

Azken asteotan Zumaiako Aita Mari futbol zelaian jokatu den 7ko futboleko txapelketako finalak jokatu ziren atzo. 

Atzo amaitu zen aurtengo 7ko futboleko txapelketa. Kopako eta Ligako finalak jokatu ziren Aita Mari futbol zelaian. 

Kopako finalean Mendi Ondo eta Nikolene taldeak neurtu ziren, eta lehenak izan ziren garaileak 5-2 emaitzarekin.

Ligako finala jokatu zen ondoren. Mariscos Recio eta Oçtobus taldeak neurtu ziren partida honetan, eta berdintasuna nagusia izan zen. Binako berdinketarekin amaitu zen neurketa eta penaltietara jo behar izan zuten. Oçtobus taldeko jokalariak hobeto moldatu ziren hemen, eta haientzako izan zen Ligako garaipena. Ez hori bakarrik: Oçtobus taldeko atezain Bingen Agirre aukeratu zuten jokalari onena bezala.