Zumaiako traineruek Camargon jokatuko dute estropada igandean

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 29a, 13:00

Camargoko (Kantabria) Banderen lehian izango dira Zumaia Deltecoko gizonezkoen eta emakumezkoen ontziak. 

Asteburu honetan ere izango dira KAE1 eta ETE ligetako estropadak. Igandean, Camargoko Udalaren 30. eta 2. Banderen lehian izango dira zumaiarrak, hain zuzen. Gizonezkoak 17:30ean hasiko dute estropada, eta emakumezkoek, berriz, 18:30ean.