Eguraldi ona eta giro hobea Itzurungo Surfestan

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 24a, 09:27

Ziske Zumaiako surf klubak antolatutako Surfesta egin zen larunbat arratsaldean Itzurun hondartzan. Kirola aitzakia ezin hobea izan zen eguraldi onaz eta giro hobeaz gozatzeko. 

Surfean aritzeko ikastaroak antolatu zituen kirol elkarteak, baina arrakasta handiena izan zuena, eta urtero errepikatzen dena, parrillada izan zen. Parrillan egindako haragi eta txorizoa jateko aukera izan zuten ilara luzeak egin zituzten gazte zein helduek musika entzuten zuten bitartean. Musika taldeen kontzertuen ordez, aurten DJak eta Sound Systemak izan zituzten Itzurunen.