Hilotz bat aurkitu dute Itzurungo haitzetan

Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 20:01

14:00etatik gizonaren bila ibili da Ertzaintza, eta 17:00ak aldera topatu dute hilotza, Itzurungo haitzetan. 

Gizonezko bat hilda topatu du gaur arratsaldean Ertzaintzak Itzurun hondartzako haitzetan. 54 urteko gizon zumaiar baten gorpua da topatu dutena, eta 14:00ak ingurutik bere bila ibili da Ertzaintza, goizean bizikletaz atera eta itzuli ez dela-eta.

Segurtasun Saileko agenteek 17:00ak inguruan topatu dute hilotza, eta anbulantzia berehala bertaratu da eremura. Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan gertatu dena argitzeko.