Abuztuan ostegunero izango da Komentua bisitatzeko aukera

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 20a, 10:30

Bisita gidatuetako izen emateak izan duen arrakasta ikusita, beste bi saio antolatu dituzte. Abuztuaren 4ko eta 25eko saioak euskaraz izango dira; 11 eta 18koak, gazteleraz. Saio guztiak 19:00etan izango dira.

Taldeak mugatuak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da Turismo Bulegoan (zumaia@turismoa.eus edo 943-14 33 96). Saioko egun berean itxiko dute izen ematea, 13:00etan.