Izen ematea zabalik Itzurungo frontoian jokatuko den pala txapelketarako

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 7a, 10:30
Orain arte eskuzko pilota txapelketak jokatu dira Itzurungo frontoian. Argazkia: Juan Luis Romatet

Binakako pala txapelketa herrikoia San Pedro jaien bueltan amaitu zen. Atsedenerako ia denborarik hartu gabe, buruz buruko pala txapelketa antolatu dute. Azken hau Itzurungo frontoian jokatuko da.

Binakako esku pilota txapelketak jokatu izan dira Itzurun hondartzako bidean dagoen frontoi txikian azken urteotan. Osasun krisialdiagatik azken urteotan ezin izan da antolatu. Bi urteko hutsartearen ondoren palako txapelketa antolatu dute Itzurunen. Buruz burukoa izango da, teniseko pilotarekin.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago. Interesdunek 666 42 56 40 telefonora deitu edo mezu bat bidali beharko dute. Izenak emateko azken eguna uztailaren 14a izango da. 

Hasiera batean, parte hartuko duten pilotarien arabera, uztailaren erdi aldera hasi, eta abuztuaren amaierara bitartean jokatuko da txapelketa.