Ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean, 2010ean jaiotakoek zerbitzua ezagutzeko

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 6a, 08:00

Hamabi urte beteko dituztenek uztailaren 6an eta 13an bisitatu ahal izango dute Gaztegunea, tokia eta hezitzaileak ezagutu nahiz bi egunetako egitarauaz gozatzeko.

Uztailaren 6an eta 13an (asteazkenak) egingo dituzte ate ireki saioak Gaztegunean, 10:00etatik 14:00etara. Bertan, hezitzaileak eta espazioa bera ezagutzeko aukera izango dute nerabeek.

Egun bakoitzerako ekintza bana antolatu dute hezitzaileek, Gaztegunea eta bertako jarduerak gertutik ezagutzeko:

  • Uztailak 6, asteazkena: Bainua talaipen
  • Uztailak 13, asteazkena: Ur-jolasak

Zalantzarik izatekotan, hezitzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu  dituzte gazteak: 688612940 edo 633467312 telefono zenbakietara deituta edo mezua idatzita.