Udaletxean egindako harrerarekin hasi dira Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketak

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 4a, 19:47

Hezkuntzako ehundik gora profesional elkartuko dira Zumaian ostegunera arte. 2030 Agenda ahalbidetuko duten espazio eta metodologiak sustatzea dute helburu.

Bihar goizean, 9:30etik aurrera, egingo da Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketen inaugurazio ekitaldia Zumaiena ikastetxean. Guztira, ehundik gora lagun bilduko direla aurreikusten dute antolatzaileak, Euskal Herrikoak, Espainiar estatukoak, baina baita Argentinatik edo Angolatik etorritakoak ere. 

Bezperan, gaur, harrera egin diete kongresu honetan parte hartuko duten profesionalei. Iñaki Ostolaza alkateak egin die topeketetan parte hartuko duten lagunei harrera udaletxeko pleno aretoan. Herriaren inguruko zenbait datu eman ondoren, bideo bat erakutsi diete, eta jarraian luntxa izan dute Komentuko lorategian.