Donibane Lohitzuneko estropada irabazi du Zumaiak

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 25a, 18:54
Zumaiako arraunlariak, teknikariak eta zuzendaritza kideak banderarekin. Argazkia: Telmo Deun Arraun Elkartea

Galanta egin du gaur emakumezkoen Zumaiako traineruak. Donibane Lohizune Ziburuko bandera irabazi du gaur arratsaldean Telmo Deun traineruak. 

ETE ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur arratsaldean Ipar Euskal Herrian. Donibane Lohizune Ziburuko V. Ikurriña jokatu da 16:30etik aurrera. 

Zumaia lehen txandan aritu da Portugalete eta Castrorekin batera. Zumaiako ontziak denbora onena egin du, 11:50,56. Txandakoa bakarrik ez, estropada osoko denbora onena izan da, ondoren jokatu diren bi txandetako ontziek ezin izan dute eta hobetu. Hibaika izan da gaur bigarren, Zumaiarekiko lau segundora, eta Deusto hirugarren zazpi segundora.

Bihar etxean izango du Zumaiak hitzordua: 11:40an hasita, Zumaiako V. Ikurrina izango da jokoan, ETE ligako hirugarren estropada, eta gogotsu ekingo diote lanari Zumaiakoek. Ondoren, KAE 1 ligako estropadak jokatuko dira.