Burdinazko monolito hau Ignacio Zuloaga plazan kokatzen da, eta 1937ko otsailean kanporatu zituzten 252 herritarrak omentzea du helburu. Bego Blancok margotutako oroigarria, Jexux Iribarrek idatzitako testu bat darama; Juan Luis Blancoren kaligrafiak jantzitakoa.
Denborak eta eguraldiak eragina eduki dute monolitoan, eta egungo udalak berriztatzeko erabakia hartu. Atzo bertan hasi zen Bego Blanco oroigarria eraberritzen.